Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

10. Sarrera Ikastaroa    Garapenerako Lankidetza

Data: Urriak 5 - Azaroak 30 (Ostiralero)  
16:00-19:30   

Lekua Donostiako eskola politeknikoa

Ikastaro honen helburua da garapenari eta giza garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea. Zazpi saiotan banatzen da ikastaroa, eta horien bitartez, bizi garen mundu globalizatu honetan dauden desberdintasunei buruzko ikuspuntu zabal bat eskaintzen da; baita munduak dituen garapenerako arazoei buruz ere, hegoaldeko herrialdeetan arreta berezia jarrita. Era berean, lankidetzak hainbat arlotan dituen beharrak azaltzeaz gain, lankidetzako proiektuek duten rolaren ikuspegi berri bat eman nahi da, aintzat hartuta ikuspuntu teknologikoa eta guk “gizarte garatu” bezala ditugun ohituren eragina.

Ikastaroa, garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori dago irekia. Saio bereziki interesgarriak izango dira ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Karrera Amaierako Proiektua garapenerako lankidetza proiektu batean egin nahi dutenentzat.

 

Gaiak:

Urriak 5: Lankidetza eta Giza Garapena

Urriak 19: Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Urriak 26: Generoa eta Garapena

Azaroak 9: Trantsizio Energetikoa

Azaroak 16: Ingurumena eta Garapena/Ura eta Garapena

Azaroak 23: Migrazioa eta Kulturartekotasuna/Nazioarteko elkartasuna

Azaroak 30: Kontsumo Alternatibak

 

https://www.facebook.com/isf.mgi/
https://euskadi.isf.es     
94 601 72 26
94 301 86 89  
donostia@euskadi.isf.es

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa